Kultur asterako energia iturri eta beroketa globalari buruzko idatzizko bat egin behar zen, hemen daukazue nik egin dudana:
Hondamendiaren egunarokoa.
Kaixo, nire izena Ihor da, zazpi urte ditut eta Ukraniaren herri batean bizi naiz, eguneroko hau idazten hari naiz, nire aitak - momentu historiko batean gaude-,esan didalako. Eta momento hori gogoratzeko idazten dut hau. Nire uztez, berak, kanpoaldean dagoen etxe erraldoia eraikitzen lagundu duelako esan dit hori. Ez dakit nor bizi den hor, neurriak ikusita… agian gizaki erraldoi bat! Baina erraldoi bat ekarriko badute, zer egiten du nire aita han egunero? Uste dut amari ez zaiola barregarria iruditzen, niri bai, zein txikia izango den nire aita erraldoi horren alboan!! Gaur goizean bertan galdetu diot aitari ea erraldoia ikusi ahal dudan, eta berak, barre egin du,- hor egiten duguna, atomoak jipoitzea da-. Nik ez diot erantzun, baina atomo hoiek ez dira oso pozik egongo aitak jipoitzen baditu. Arratsaldean soinu handi bat entzun da eta etxe erraldoian zegoen jende guztia korrika egiten atera da. Aaaa, banekien ni atomoak haserretuko zirela, badirudi aitari zerbait egin diotela, orban bat atera zaio sarbaldan. Ama oihuka jarri da – ikusten al duzu?!? Esan nizun hau gerta ahal zela !! Eta aita – lasai emakume medikura joango naiz eta guztia komponduko da -. Baina aita ez da medikura Joan, eta orbana handiago egiten hari da momentuz. Goizeko laurak dira eta aita Joan berri da, zerbait gertatu da atomo hoiekin; bapatean eztanda handi bat entzun da eguzki bat bezala ageri da etxea eta azkenik euria egiten hasi da, baina oso euri arraroa, buzti egiten ez zuena. Orduan aita auzokoei deitu, kotxea hartu eta etxe erraldoiara Joan da. Ama, negarrez, esan dit, aita heroi bat dela, baina heroiak etxeetara bueltatzen dira, haien garaipena ospatzeko. Baina badirudi, orain atomoek irabazi dutela, eta aita ez dela etxera etorriko. Herria utzi egin behar izan dugu, lagunak eta familia uzten, jadanik ia ezin dut idatzi eta ama orain dela aste bat hil egin da, baina medikuak ez zidan esan nola. Ia inor ez dit ezer esaten hemen bakarrik egoten nahiz beti, zergatik ez dira hurbiltzen?? Hain itsusia al nago ilerik gabe?? Ezin dut gauez lo egin botaka egiten gau osoa , gorputza orbanez beteta daukat, aitak zituen orbanak bezalakoak dira, eta handitzen dira momentuz, hórrela ikusita, ulerterraza da inor ez hurbiltzea eta erizainak negar egitea ni ikustean. Baina ikusiko dute sendatzen naizenean. Ihor gau horretan hil egin zen, Chernobyl-eko istripuan botatako erradioaktibitatearengatik, hori hemen ez gerta dadin, beharrezkoa da Garoña istea.
1 comentario:
Bikain Imanol!!! Segi horrela!!!!
Publicar un comentario