viernes, 13 de febrero de 2009

Orio


D.B.H.-ko 2. B Orion

Joan den astean, otsailaren 9-tik 13-ra arte 2.B-ko ikasleak Orion egon ginen; han, euskaraz hitz egitea zen helburua, eta hori gutxi-gora-behera, bete izan aparte oso ondo eta gustura egon ginen.
Heltzeko arazo txiki bat euki genuen, autobusean geundela, ke usaina egoten hasi zen eta errepidearen erdian gelditu ginen, beldur pixka bat genuen, ea istriputxo hori gure astea izorratuko ote zuen, baina ordu erdira, beste autobus batean geunden, ailegatzeko zorian.
Heltzean, arauei arreta jarri behar izan genuen, nahiz eta geroago batzuk ez errespetatu izana. Geroago jokuak egin genituen aste guztian zehar bezala, baina guzti hoien hoberena niretzat mihiluze izan zen. (nire taldeak irabazi zuelako)
Jokuak eta ekintzak egin genituen, baina ez ginen aterpetxean geratu aste osoa: Zarautzera eta Oriora joan ginelako, soft-ball-a, bilatze jokoak eta abarrekoak egiteko.
Hango paisaiak polit-politak ziren, eta horren adierazgarri daude: Zarautzeko biotopo babestua, Orio herrira joateko ibai hertzeko bidea, Pagoeta… Eta Pagoetaz hitzegiteko, esan al dut hartara joan ginela asteazkenean eta han errota eta burdinola (burdina lortzen duen lantegia) bat ikusi genituen; biak oso antzinatik datozte eta Oraindik funtzionatzen ikusi al dira. Eta esan dudan bezala, hango paisaia ikaragarri polita zen, nahiz eta euri egin eta lokatza agertu.
Eta aurreko ekintza guztiak bukatzean, jatorduak zetozten , janaria espero genuen baino hobeagoa zen , gainera pizza ipini ziguten afaltzeko.
Begiraleak; Itziar, Nerea, Amaia eta Olatz oso jatorrak izan ziren gurekin eta barre asko egin genuen guztiok batera, baina hauek zazpiretan joaten ziren eta, dutxatu eta afaldu eta gero, gaubela zegoen.

Gaubelan, talde bakoitzak joku batzuk antolatu behar zituen , batzuk prendak zekartzaten eta besteak ikasleak barrezka hiltzen zituzten. Baina joku hauek ez ziren posibleak izango Elik proposatu ez baizituen, orduan eskerrik asko berari ere.
Gaubela bukatzean, ordu erdi geneukan korrika egiteko eta oihukatzeko eta 11ta erditan ohean egon behar ginen baina Oraindik ordu erdi bat geratzen zen “baxu” hitzegiteko, baina ia isiltasuna entzun orde<, bakarrik oihuak entzuten ziren, baina hamabitan, isiltasun totala bakarrik zegoen onartuta, baina hain laster oheratzea, on egiten zigun hurrengo egunean. Azkenengo ordutan, joateko prest geundenean, pena asko eman zigun joatea, baina ezin ginen hor bizitzera geratu, orduan, bakarrik errepikatzeko momentuaitxaron behar dugu, gogo askokin. Primeran pasatu genuen, eta joatera animatzen zaituztegu beste klasekoei, baina noski, tokatzen zaizuenean. Hemen klikatuz gero, nik Orion egindako argazkiak ikusi ahalko dituzue.


Eta hauek dira, han entzun genituen abestiak:

3 comentarios:

Luís Salgado dijo...

joder!!!(barkatu)... Baina, Orioko argazkiak ikusita konturatzen naiz zer zaharra naizen... Nola handitu zareten guztiok!!!
Jadanik ez zarete umetxoak, nerabeak baizik, eta burura etorri zait nirea. Bai, ez du ematen baina gaztea izan naiz.
Disfrutatu denbora eta bizitza, ez utzi ezer ez gerora. Buru belarri bizi behar da.

Musu asko denontzat.
(agure bat)

Unknown dijo...

oso ondo pasatu duzu ez da?? gainera oso ondo dago laburpen bat, argazkiak, musika...
uda honetan kanpinekoak joango gara!!

San Viator dijo...

Benetan ondo laburtu duzula astea!! Oso oroigarri polita gelditzen zaizu!
Bikain Imanol!!