jueves, 26 de marzo de 2009

Etxerakolanak- argudiozko testu bat




Etxerakolanak gehiegi diren ala beharrezkoak diren buruzko gaian, zenbait faktore kontuan hartu behar dira etxerakolanak kentzeko ala gehiago jartzeko, nahiz eta ikasleen ikuspuntua argi egon, hemen dauzkagu arrazoi batzuk:
Bat nator ikasleekin, (agian haietako bat naizelako) aipatzekoa delako, etxerakolanak ez dutela denbora librerik uzten, gainera, extraeskolarrak dauzkatenak oso gaizki pasatzen dute, bestalde , ikasleak ezin dute laguntzarik izan eta elkar laguntzea kopiatzea da irakasleen ikuspuntutik.
Baina aisialdia murrizteaz aparte, lo egiteko orduak ere bai, eta hori ez da batere osasuntsua. Era berean, ikasleak gehienetan eginda eramaten dituzte etxerakolanak, baina hori posiblea ez denean irakasleen haserrea ikaragarria da, eta kontsekuentziak gehiago. Beste aldetik, irakasleen ikuspuntua kontutan hartu behar da, errepaso bezala erabiltzen direla gaia ez ahazteko.
Ondorioz argi dago nork daukan arrazoia , ez ahaztu etxerakolanak dakarzkieten arazoak bizitza soziala eta osasunean. Azkenik, esateko beharra dago, etxerakolanak murriztea dela hoberena, ez kentzea, errepasatu ahal izateko, baina bai gutxiago ipintzea.

1 comentario:

San Viator dijo...

Saiatu beharko gara ba gutxiago ipintzen, ez?