miércoles, 25 de marzo de 2009

Txangoa


Joan den larunbatean, (09/03/21) , nire ama, anaia eta hirurok txango bat egitera joan ginen bizkaiko kostaldera.

Goizeko 8-tan esnatu ginen eta dutxatu eta gosaldu ondoren, kotxea hartu genuen. Nire anaiak Elantxobe ikusi nahi zuen eta niri kasurik egin barik, Bermeoko mendebaldera joan ziren Elantxobe bilatzera, ordu erdi bat geroago Kantabrian geunden. Hankasartze hori eta gero Bakiora joan ginen, han, albaitari batean sartu nintzen, nire txakurrarentzat gomatxo bat hartzeko. Euskaraz hitz egiten saiatu nintzen baina albaitariak ez zekien. Geroago , berriro Bermeora eta han hamaiketakoa hartu genuen, ez genuen ondo herria, eta horregatik hurrengo hilean bueltatuko gara, baina Hondarribitik hasita. Bermeo ostean, Mundaka dago, han, herria guztiz arakatu eta gero, mosto bat hartu genuen eta hor bai euskaraz zekitela . Hurrengo geldialdia Lagako hondartza izan zen, han bazkaldu egin genuen.
Ondoren , azkenean! Elantxobe eta hainbat esfortzu egin eta gero, bakarrik 5 minutu egon ginen han. Eta azkenengo herria bezala, Lekeitio; han taberna batean edariak eskatu eta gero, ez dakit zer gertatu zen bizkaiera - batua erlazioarekin baina -e guzti horiekin edari guztiak gaizki zeuden . Hori eta gero, etxera joateko bidea pentsatzen hasi ginen , eta normalena, Azpeitira jaistea zen, baina nire ama ezetz, eta Zarautzen bukatu genuen, Zumaia eta Getariatik igaro eta gero, eta orduan, nik, Oriora joateko ideia proposatu nuen, eta gainera, hoberena, hori egitea zen, Donostiako errepidea hartzeko, baina ni izorratzeko, Zarautzen, bide okerra hartu zuten eta Zumaian bukatu genuen berriro.

Bukatzeko, gaueko 11-tan heldu ginen Gasteizera, baina ez zuen haserretzea merezi, oso ondo pasatu genuen eta.


Hemen ikusi ahalko dituzue han egin nituen argazkiak: Bakio, Bermeo, Mundaka, Elantxobe eta Lekeitio.

2 comentarios:

San Viator dijo...

Pena bat ezin izan zinela Oriora joan, ezta??

Miriam dijo...

Ze majua txuntxi jajaja
Leire eta Miriam!!
agur