miércoles, 4 de marzo de 2009

4. gaiaren lana


Lan hau natur zientzietarako egin nuen eta aditz zail asko sartu nuenez igotzen dut blogara:


Landare transgenikoak hain berezi egiten dituena, landare horiek ezaugarri bereziak emango dizkien gene arrotza daukatela da, beste izaki bizidun baten genea. Badago, adibidez, arrain baten genea duen tomate-mota bat edo intsektizida propioa ekoizten duen artoa. Azken horren adibidea Bt artoa da. Bacillus thuringensis deritzon bakterioaren gene bat dauka. Gene horrek intsektizida den proteina bat sortzen du eta uztak hondatzen dituen intsektuekiko erresistente bilakatzen du artoa.
Produktu transgenikoen arloan teknologiak hasierako saiakuntzetan ia sinestezinak ziren aukerak eman zituen eta hamaika produktu berri agertu ziren merkatura ateratzeko prest. Europan, urte batzuetako muga jarri da produktu horiek merkatura iritsi aurretik. Estatu Batuetan, aldiz, osagai transgenikoak dituzten hainbat produktu merkatuan daude jadanik eta gehiago sartzeko asmotan dabiltza.
Transgenesiaren teknikaren bidez aurrerapauso handiak emango direla behin eta berriz esaten dute, baina kritika ugari jasotzen ari dira, gene berri horrek ingurumenean eta gizakiarengan izan ditzakeen eraginengatik.
Orain arte erabili den teknikaren bidez genea landareko zelula guztietan azaltzen da, baita ugal zeluletan ere. Landare transgenikoaren polenak transgenikoa ez den landarea ernalduz gero, basatia den landare hibridoa sorraraziko luke. Eta teknologiak landutako lur-sailetatik ihes eginez gero, ia ezinezkoa izango litzateke bere kontrola..
Lehen esan dudan bezala, gene eta proteina berriak landare osoan zehar espartzituta daudenez, fruituetan ere agertzen dira. Molekula horiek dituzten produktuak janez gero bi arazo handi gerta daitezkeela pentzatzen dute zientzialariek. Alde batetik, gene batsuk antibiotikoekiko erresistentzia ematen dioten osagaia daukate, eta ikertzaileek oraindik ez dakite erresistentzia hori bakterioetara pasatuko den.
Hori gertatzen bada gaur egun gaitz askori aurre egiteko erabiltzen diren tratamenduek ez lukete ezertarako balioko. Orain arte gure dietan inoiz agertu ez diren proteinak dira gehienak, eta erreakzio alergikoak eragitea posible dela aipatu da behin baino gehiagotan.
Honetako elikagaiak askoz deigarriago bihurtzen dira baina ezin dugu ahaztu oso kaltegarriak direla osasunerako, eta hau gogoratu behar da, batez ere, Mac Donalds batera hurbiltzen garenean.
Badakizu zer lortzen dezun han ?
Ingurunea kutsatzea. Ingredienteak lortzeko hau egin behar da.
Zabor janaria. Ingredienteen kalitatea murrizten dute diru gehiago irabazteko.
Zabor janaria promozionatzea. Zuk joaten bazara diru gehiago irabaziko dute iragarkientzat.
Koipea eta obesitatea.
Produktu transgenikoak. Zabor janaria bada…
Eta gainera merke izatea ez du esan nahi hobeagoa denik.
Produktu transgenekoei buruz…
Aldaketa genetiko gehien izan dituen landarea soja da.
Soja exportatzean, soja normala eta transgenikoa nahasten dute.
Esaten dute transgenikoak munduaren gosea dezagerraraziko dutela, baina egiten duten bakarra, nekazarien baratzak eta produktu naturalak suntsitsea da.
Bigarren efektuak alergiak obesitatea eta heriotza ekarri al dute.
Etorkizuna aldatzeko…
Arazo horiei irtenbidea bilatzeko, Kaliforniako zientzialari batzuk landare transgenikoen fruituei gene arrotzak kentzeko teknika berria erabiltzen hasi dira. Teknika hori, gene eta proteina berria behar den lekuan bakarrik agertuko litzateke eta landarearen beste zatiak garbi geratuko lirateken datza. Hori lortzeko, landareari sartzen zaion genearekin batera beste gene bat sartu dute.
Gene berri horrek, seinale espezifikoa jaso ostean (substantzia kimikoa izango dena), gene arrotza eta bere burua zelulatik kanporatzen ditu. Horrela landare-ehun hori substantzia arrotzetatik ‘garbi’ geratuko da. Adibidez, uzta-landare bati sustraiei erasotzen dien intsektuaren aurka erresistentzia-genea sartuz gero, nahikoa da gene hori sustraietan agertzea landarea babesteko, orduan landaretik sortutako polena eta hazia gene-arrotzik gabeak izango lirateke.
Teknika oso berria da, eta oraindik ez da guztiz eraginkorra, nahiz eta genea landare-ehunetik kendu, aurretik produzitutako proteina ere bertan geratzeko arriskua dagoelako. Esan dudan bezala teknika oso berria da, baina multinazionalek inbestigazio honetan inbertitzen duten dirua ikusita, ez zaigu gutxi falta gizakiei, landare perfektu bat egiteko.
Imanol Salgado Iborra
2. D.B.H.
23. Z.
Natur Zientziak

No hay comentarios: