jueves, 7 de mayo de 2009

Nire egunerokoa

Apirilak 25, larunbata:

Gaur goizean , esnatu eta dutxa hartu ondoren, karatea egitera joan naiz. Hamaika eta erditik ordu batak-arte, normaleam hamabiak eta erdiak arte izaten da baina beti luzatzen da pixka bat. Ondorioz, nakatuta ateragara guztiak. Hori eta gero, kotxea hartu eta kanpinera joan gara ama amona anaia, katua, txakurra eta seiak. Arrazoiak arrazoi hemen ez dago inor, baina bihar nire lagunak etorriko direla suposatzen dut.

Apirilak 26, igandea:

Gaur nire lagunak etorri dira, baina bakarrik arabarrekin egongo naiz aste honetan, 3 bakarrik, gainera gaur ezin izan dugu ezer egin. Agian euria egin ez balu, bizikletekin paseotxo bat egin al izango genuke. Hala ere, euria egiteaz aparte, itoginak dauzkagu, eta beti bezala nire logelan. Espero dut bihar eguraldi ona egitea eta horrela, zubi hau aprobetxatu al izatea.

Apirilak 27, astelehena:

Gaur, nahiz eta lainoz beteta egon zerua, bizikletak hartu eta alboko herrira joan gara bazkaltzera nire lagunak eta laurok. Bazirudien eguraldiak hobera egingo zuela, baina lehenengo 2 euri tantak autematean, kanpinera etorri gara blai-blai eginda. Ondoren aldatu eta filma bat ikusi dugu, pijama marradunaren mutikoa; ez zait asko gustatu, liburua askoz hobeagoa zen.
Gaiz aldatzen, pena asko eman dit danborradan egon ez izateak, uste dut, joaten ez naizen lehenengo aldia dela. Argi dago ez dela berdina, baina oraintxe bertan, telebistatik ikusten ari naiz, gutxienez zerbait da.

Apirilak 28, asteartea:

Goiz honetan ez dut ezer egin. ordu gutxi gora behera normal batean altzatu egin naiz oporrak izateko, ordu batetan, baina ulertzekoa da atzoko gauari erreparatuta, etb1-a ikusten igaro nuela oso berandu arte. Arratsaldean berriz, monastegi bat ikustera joan gara familia osoa, yuso izenekoa. Han esan zuten bezala, errenazentismoa eta barrokoa erabili ziren monastegi hori eraikitzeko. Gotikoa baino estilo polit eta hobeagoak izango zirenak, niri berriz Gasteizeko katedrala askoz politagoa iruditzen zait.

Apirilak 29, asteazkena:
Gaur goizean, oso goiz gainera, langile bat etorri da gure zurezko berogailua konpontzera, baina nire ustez; zertarako erabiliko dugu? Hemen bero gehiago egiten du Gasteizen baino eta horrez gain, neguan ez gara etortzen.
Goiz eta gainera arratsalde osoa pertsona hori hemen igaro eta gero; guri, hots , anaia eta niri, umeak garelako eta asko mugitzen garenez, bronka bota digu. Guri, gainera!! Etxetik kanpo gaudela eguneko %90-an. Beno, gutxienez gauza on bat du egon honek, bihar nire urtebetetzea da, oparirik gabe, jadanik jaso egin ditudalako: 4 kamiseta, zapatila batzuk, txaketa bat eta pantaloi bat. Baina hori nahikoa ez balitz, bihar jatetxe batera joango gara bazkaltzera.
Apirilak 30, osteguna:
Esnatzeko, alarma, 9:05-tan ipini dut, jaio egin nintzen ordua. Geroago, opari batzuk eman dizkidate, nahiz eta nik opari gehiago izango ez nituela uste izan. Erloju bat, liburu bat eta lauburu bat lepotik zintzilikatzeko. Beranduago Ezkaray-ra joan gara bazkaltzera eta ondoren, tarta bat kandelekin prestatu egin du nire amak, nire lagunak eta ni jateko.Lagunekin igaro dut arratsalde osoa eta afaldu eta gero, pastelak eta biharko janaria prestatzen egon gara, bihar, nire amaren familia osoa etorriko delako nire urtebetetzea ospatzera.
Maiatzak 1, ostirala:
Gaur, esnati eta gero, txakurra paseatzen ari nintzen bitartean, gonbidatuak heltzen hasi dira; izeba, osaba, lehengusuak, lagunak... Guztira hamasei ginen bazkaltzera, ia ez ginen sartzen etxeko atetik. Bukatzean, bakoitza bere etxera egin joan da, sabela eztanda egiteko zorian, amonak egindako janaria oso ona dagoelako, eta izeba, gurekin geratu da bihar arte.
Maiatzak 2, larunbata:
Gaur oso berandu esnatu naiz, bazkaltzeko orduan. Geroago, txakurra hartu eta 8 km egin ditugu urmael batera heltzera arte, ni ia hiltzeko zorian eta txakurra, oinetako kaxa bat baino txikiagoa dela, jolasteko gogoekin. urmaelean igeri egin du eta bi edo hiru sorgin orratz ehizatu . Azkenean, ilunabarrean, txakurra eta biok, orain bai, oso nekatuta, etxera heldu eta dutxa hartu ondoren, noski, txakurra ere bai, lokatzez beteta heldu dela; ohean sartu gara, errepikatzeko gogoekin.
Maiatzak 3, igandea:
Gaur, atzo ez bezala, oso goiz altxatu naiz, nire ama zoriontzeko, erosi nion landarea eman diot eta lagun baten etxera bazkaltzera joan gara. Laguna eta bere familia, ez zuten amaren eguna ospatzen bakarrik, agur bat bezalako bat zen, izan ere, etxea saldu egin dutelako eta ez direlako gehiago etorri. Beranduago, kotxea hartu eta hemen gaude. Gainera, gaur oso goiz oheratu behar naiz, bihar eskolara joateko, gabon!!

1 comentario:

Amaia dijo...

imaanol!!!
benoo bikain dago egunerokoaa=)
oraiin patio daukaagu ze ondo karkar
beno imanoltxu zegi olan
agurr .^.