jueves, 2 de abril de 2009

Auditoriuma


Udaletxean esan dutenez, hemendik 2-3 urtetara auditorium bat egingo dute Euskal Herria plazan, Gasteiztar kultura hobetu edo bultzatu dezan.
Badirudi, gai honek, polemika asko sortu duela hiritarren eta udaletxearen artean. Baina, zergatik dakar arazo guzti hau eraikin batek?

Izan ere, ez digutelako galdetu; behar edo nahi dugun ala ez, hala ere hau ez da galdetzen ez duten lehenengo aldia; tranbia kasu, gaizki antolatuta dago eta horrek, istripuak eta kotxeak denbora asko geldirik egotea sortuko du batez ere. Dena den, udaletxeak ez galdetu arren, ez gaitu ondo informatu, Gasteiztarrek ez dakigulako zehazki non egingo duten auditorium hori.

Hiritarrak, proiektu honen kontra daude argi ta garbi, eta ni bat nator haiekin, honen adierazgarri, prezioak ditugu: 200 milioi euro balio du. Gaur egun Gasteizen ez dago hainbeste diru. Hau dela eta, hiria, urte askotan zehar ordaindu beharko zorra jasan beharko luke, ala diru gehiago eman beharko dugu aparkatzeko, (OTA) erdialdetik San Martin-eraino

Udaletxean uste dutenez, gure kultura bultzatuko du, baina hiritarrak ez datoz bat udaletxearekin, lotsagarria delako hainbeste diru xahutzea, Gasteizen antzezlan eta opera asko ez daudenean.

Baina azken hau ez da udaletxean emandako aldeko indargabeko argudio bakarra, esan duten bezala, hain eraikin modernoa, hiriaren ospea handituko luke, baina litekeena, ezer gertatzea da, eta 200 milioi euro guzti horiek, ez zuten ezertarako balio izango, izan ere krisialdian gaude eta diruarekin jolastea ez dauka zentzu askorik.

Hitz batean esateko, auditoriuma egitea ideia txar bat da, tranbia bezala. Hala ere badaude baliogabe diren proiektu gehiago, adibidez zezen plaza, ezin dela ezertarako erabili, soinua gaizki entzuten delako. Edo udaletxearen asmoa, enparantza berrian (Espainia enparantza) Louvre-ren antzerako estalki bat jartzea. Buruarekin pentsatuta ez dauden ideiak dira guztiak, baina auditoriumara bultzatzea, gogora ditzagun, aparkatzeko ordaindu beharrezko zorra.

Azkenean, nire ustez, hoberena sinadurak batzea izango zen, proiektu hau atzera botatzeko nahian.

1 comentario:

Marta_tbc dijo...

kaixoo imanoooll! zer moduuz?? xd ez zara aspertzen? joe asko idatzi duzu! zure blogga primeran dago segi horrela muxu pilaa muaa aguur